Edukira joan

Software jabedun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Software jabeduna, software pribatiboa edo software ez librea erabilera, aldaketa edota banaketa (aldaketekin edo gabe) aukerak mugatzen dituen softwarea da. Hau da, software librearen aurkakoa. Normalean software hauen iturri kodea ezin izaten da eskuratu, edo zenbaitetan bai, baina mugapenekin.

Iturri kodea askea izan arren ere, posible da softwarea librea ez izatea, horretarako baldintzak betetzen ez dituelako; hauxe gertatzen da SSHren bertsio komertzialarekin eta Microsoften shared source lizentzia programarekin, adibidez.

Sinonimo ezberdinek nagusiki software mota berbera adierazten duten arren, bakoitzak aspektu zehatz batean nabarmentzen da:

  • Jabeduna: Pertsona edo enpresa batek software horrekiko egile eskubideak edo patenteak dituela adierazten du, hirugarrengoei legalki mugatzen diena.
  • Pribatiboa: software jabeduna izendatzeko, sinonimotzat jotzen den terminoa baino balio peioratiboagoa duen izenondoa. Erabiltzailearen askatasunarekiko adierazten duen mugak azpimarratzen ditu izenondo honek. Software pribatibo terminoa erabili izan da[1][2][3] azpimarratzeko software mota honek erabiltzaileari oinarrizko lau eskubide kentzen dizkiola:
  1. helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar).
  2. aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
  3. kopiatu ahal izatea.
  4. hobetu, eta hobekuntza horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.

Software jabeduna defendatzen dutenek honako arrazoiak erabili ohi dituzte:

  • Software jabedunak, libreak ez bezala, egileek ordainsariak jasotzea ahalbidetzen du. Softwarea garatzea prozesu luze eta neketsua da, eta eredu libreak ez du errentagarritasuna eskaintzen.
  • Berrikuntzen babesa bermatzen du. Software libreak kode guztiaren kopia eta banaketa ahalbidetzen du, metodo edo algoritmo berri horri abantaila lehiakorra lortzeko aukerarik izan gabe. Software jabedunarekin hori ezagutu ahal izateko, atzeranzko ingeniaritza prozesu luze bat burutu beharra dago.
  • Iturri kodea ezin da eskuratu, beraz, zailagoa da segurtasun akatsak aurkitzea.

Oso ezagunak diren jabedun softwarea Microsoft Windows, RealPlayer, iTunes, Adobe Photoshop, Mac OS X (nahiz eta bere azpian dagoen Darwin software askea den), WinZip eta Unixen hainbat bertsio dira.

Hainbat software aske ere aldi berean daude jabedun terminoetan. Adibide gisa MySQL, Sendmail eta Secure Shell jar daitezke. Jatorrizko copyrighta duenak, baita software askean ere, lizentzia bikoitza erabil dezake berak distribuzioak egin ahal izateko. Copylefta ez den software askea edo baimenak ematen dituen software askeko lizentzia batean banatzen den softwarea edozeini baimentzen dio jabetza distribuzioak egitea.

Software jabedun batzuk iturri-kodearekin datoz. Erabiltzaileak askoeak dira erabili eta ikasi edo aldatzeko, baina ezin dute lizentziaren arabera berbanatu. Adibideak dira Pine eta Microsoft Shared source.

Sharewarea, freewarea bezala, doan banatzen den software jabeduna da, baina bakarrik denbora mugatu batean. Horren ostean mugapen bat jartzen zaio edo funtzionatzeari uzten dio.

Software jabedunaren lizentzia bukatzen bada edo egileak ez badu gehiago erabiltzen abandonware deitzen da eta jatorri-kodea izan dezake berarekin batera. Momentu horretatik aurrera software askea izatera pasatzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Historia y biografía de Richard Stallman. 2019-10-24 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  2. «Luberri: Ubuntu: nola jakin zer software pribatiboa duzun instalatuta» Luberri 2014-04-30 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  3. «“Software librea seguruagoa da pribatiboa baino”» Euskaltel Blog 2017-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]